Pribatutasun Politika

Bipareta aplikazioan ez dugu zure datu-pertsonalekin salerosketarik egiten ezta zu internet osotik jarraitzeko cookie-rik erabiltzen. Zure datuak ez ditugu irabaziak lortzeko erabiltzen eta haien pribatutasuna eta segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren segurtasuna neurriak hartzen ditugu, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean aipatutakoak jarraituz.

Datu Pertsonalak Tratatzeko Politika honetan, tratatzen ditugun datu pertsonalen berri eman nahi dizugu, datu horiek zertarako erabiltzen ditugun, zenbat denboran gordetzen ditugun eta zer eskubide dituzten argituz.

Punturen bat nahikoa argi ez badago edo azalpen zehatzagoa nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. ([email protected])


Zertarako erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak?

Bipareta aplikazioak prozesu ezberdinetarako baliatzen ditu erabiltzaileen datu-pertsonalak. Hauek dira, datu mota horien erabilera beharrezkoa duten prozesuak:

  • Segurtasuna eta autentikazioa
  • Erabiltzailearen segurtasuna berbatzeko beharrezkoa den autentikazio prozesuan erabilitako datuak eskatuko dira soilik. Hau da, helbide elektronikoa.

  • Erabiltzailearen posizionatzea eta frontoien bilaketa
  • Erabiltzailea mapan kokatu eta bere inguruan dauden frontoiak bistaratu ahal izateko datuak lortuko dira. Kasu honetan, erabiltzailearen koordenatuak, latitude nahiz longitudea. Prozesu honetan, ez dira lortutako daturik gordetzen.

  • Frontoien okupazioa
  • Frontoiak okupatu nahi diren momentuan, distantzia kontrolak egingo dira, erreserbak saihestu nahian. Horregatik, behar-beharrezkoak dira geolokalizaziorako baimenak aplikazioa erabili ahal izateko. Prozesu honetan, ez dira lortutako daturik gordetzen.

  • Erabileraren jarraipena
  • Aplikazioa eremu geografikoaren arabera ze nolako erabilera duen jakiteko behar den informazioa eskuratuko da. Ain zuzen, erabiltzailearen koordenatuak, latitude nahiz longitudea. Informazioa hau, erabiltzailea aplikazio irekitzen duen momentu bakoitzean eskuratu eta erregistratu egiten da, erabiltzailearekin inolako loturarik gabe.

  • Frontoien kudeaketa
  • Funtzionalitate ezberdinak erabilita, erabiltzaileak frontoien inguruan egindako ekintza guztiak erregistratuak geratuko dira. Hau da, frontoi bat okupatu edo uztean, frontoi berri bat gordetzean edota frontoi baten inguruan zerbait informatzerakoan, frontoiarekin erlazionatutako ekintza hauek erabiltzailearekin lotuta gorde egingo da.


Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?

Eman dizkiguzun datu pertsonalak gordetzeko denbora emandako datuen helburuaren araberakoa izango da:

  • Erabiltzaile gisa aplikazioan alta ematean eman dizkiguzun erabiltzailearen datuak gorde egingo dira aplikazioaren erabilera egiten den bitartean edo ezabatzeko eskubidea erabili arte.
  • Erabileraren jarraipena egiteko baliatutako geolokalizazioarekin lotutako datuak, gorde egingo dira baliagarriak diren bitartean. Kasu honetan, ezin izango da ezabatzeko eskubidea erabili, datuak erabiltzailearekin lotuak ez daudelako.

Zein da zure datuak tratatzeko zilegitasuna?

Aplikazioan izena ematean ematen diguzun baimena, zure datu pertsonalak tratatzeko legezko oinarria da.


Nori jakinaraziko zaizkio zure datuak?

Zure datu pertsonalak isilpekoak dira eta ez zaizkie inolaz ere hirugarrenei lagako ezta salduko.


Zein dira zure eskubideak zure datuak ematen dizkiguzunean?

Edozein unetan erabil ditzakezu ARCO eskubideak (sartzea, zuzentzea, ezeztatzea eta aurka egitea), baita GDPRan azaltzen diren ahazte eta datuen eramangarritasun eskubideak, profilaren konfigurazioaren bitartez, aplikazioan bertan.

Aipatutako eskubideak honako metodo hauen bidez aplika daitezke:

  • Datu eskaria
  • Erabiltzailearekin lotutako datu guztiak eskatzeko, aplikazioan klik egin beharko da Konfigurazioa -> Datu-eskaera aukeran

  • Datu ezabatzea
  • Erabiltzailearekin lotutako datu guztiak ezabatzeko, aplikazioan klik egin beharko da Konfigurazioa -> Erabiltzailea ezabatu aukeran

  • Eskubide guztiak
  • Eskubide guztiak [email protected] helbide elektronikoaren bidez eska daitezke.

Logikaren eta indarrean dagoen legeriaren arabera, Datuak Babesteko Agintaritzari ( www.agpd.es ) erreklamazioa aurkezteko eskubidea duzu.